XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Intzagarai, apaiz jaunak, euskera-alde egin zituan lanen berri osoki eman nai duanak, nai ta ez,
Bañan, irakurle, orain datorkizun
Beti argi; luzaroan euskaldunen alde argi ta argi!.
Giza-lanak odoyik eta lanbrorik gabe izatea, gauza zalla da, noski; gizonak berekin daramazki-ta betiko txurriyoko zirpillak.
Utsale izango gera gu ere, ta orrela ibilli bearrak, alik eta Jainkoak, bere baitan, osatu gaitzan arteraño.
Bañan, utsale geranok, osabide, marratx gatozenontzat ongille, Jainkoa zaigu; ta
Lenbiziko agur eztitsuena Jainkoarentzat, beraz.
Gure mendiyen tontor eta gallurrak, itxasoaren burrundak, ortziko argi, odoi, aize, bidaxoi eudi-zapar eta onazkarrak Jainkoaren nagusitasuna dakarkigute; ta euskaldunen biyotzak nagusigo orretarontz menderatzea: orixe guretzat eginkizunik bikañena noski ta noski!.
Apezpikuaren bedeinkapenaz ornitu-ta gatoz.
Beronen baimena, belaunikaturik, artu degu.
Zer aldi atsegiña orretxen eskuz Jainkoaren baietza bait-zetorkigun!.
Pozak eguteratu gaitu, ta egutera irtara luzaro begoz gure etxe mirrixkaren ateak eta leyoak.
Apezpiku jaunari agur maitetzua!.
Agur sutsu bat Euskalerriko izparringi ta aldizkingi guztiai,
Agur euskaldun guziai; ta lagundu digutenok eta lezakekigutenentzat: oyentzat agur eta biyotzaren giñargiñarra!.
Ez bitez lekoreratu; begoz gurekin illunabarrak goibeldu ez ditzan.
Gure etxean izango dute zer jan, zer edan, zer ikasi, zertaz bizi, non etzan, zer maite....
Gure etxe ta atariyetara gatoz: Euskalerrira.
Ta Euskalerriak ¿ez al du euskerazko papertxo bat merezi? euskaldun geyenak ziaroko gauzetan gaude gain onetan.
Utsune ori betetzera dator gure lana, ta entzun: (...).